LibreOffice Basic dokumentuetako egoera-barra
Uneko LibreOffice Basic dokumentuari buruzko informazioa erakusten du Egoera-barrak.
LibreOffice Basic dokumentuari buruzko informazioa bistaratzen da. Dokumentuaren izenak, liburutegia eta modulua bereizita bistaratzen dira puntuen bidez.
Dokumentuan egindako aldaketak oraindik ez badituzu gorde disko gogorrean, "*" agertuko da egoera-barrako eremu honetan. Gorde gabeko dokumentu berrietan ere aplikatzen da.
LibreOffice Basic dokumentuan uneko kurtsorearen kokalekua bistaratzen da. Errenkada-zenbakia zehazten da eta ondoren zutabe-zenbakia.
Uneko txertatze modua bistaratzen du. TXERT = txertatu eta gainidatzi txandaka ditzakezu hemen. Kurtsorea formula-barrako sarrera-lerroan edo gelaxka batean kokatuta dagoenean soilik egongo da aktibo eremu hau.